Zailtasuna

Beltza

Denbora

4h 30min

Distantzia

31,9km

Desnibela

1375m


Bidexka

%27 - 8,4km

Errepidea

%10 - 3,2km

Mendibidea

%63 - 20,3km


Akerbidea


Download file: 3b_Akerbidea.gpx

Enduro ibilbidearen aldaera honek inguruko jaitsieren harribitxia gehitzen dio bideari: Akerbidea. Jaitsiera horri “El Cerro” ere erraten zaio, 2018ko Enduro World Series sarietan sartutako Ainsaren lerro estetiko baten antza duelako.

Jaitsiera oso pikoa da gune arriskutsuren batekin, zeina jaitsiera-modalitatea (DH) kontsideratu ahal izanen zen; beraz, esperientziadutenentzat bakarrik da egokia. Ausartzen bazara, kontu haundiz ibili beharko duzu,eta ez gehiegi arriskatu. San Anton urtegitik “Mortirolo” deituriko zementuzko malda gogor batetik itzultzen da gora bidea.

.

Oharrak

  • Oso gomendagarria da track-ak GPSan eramatea. Zonalde urrunetan galtzea erraza da.
  • Ibilbide guztietan ur nahikoa eramatea beharrezkoa da, udan batez ere.
  • Kaskoa erabiltzea derrigorrezkoa da, eta babesgarriak erabiltzea gomendagarria.
  • Gidatze ez bortitza praktikatu lurraren higadura eta erosioa ekiditeko.
  • Bakarrik baldin bazoaz, eginen duzun ibilbidearen berri eman norbaiti.

Elkarbizitza

  • Bideak oinezko zein zaldizkoekin konpartitzen dira. Pasatzen utzi behar dituzu beti, haiek daukate lehentasuna.
  • Abereen bidea erraztu beti ibilbide guztietan.
  • Abereentzako itxitura topatzen baduzu, hau igaro ondoren zegoen bezala utzi behar duzu.
  • Ibilbidetik aldentzea saihestueta jabedun lursailetan ez sartu.
  • Ingurumena errespetatu, eta hondakinik ez bota. Ez oihukatu eta animaliak ez molestatu.