Zailtasuna

Beltza

Denbora

4-5 ordu

Distantzia

38,4km

Desnibela

1725m


Bidexka

%24 - 9,4km

Errepidea

%8 - 3,2km

Mendibidea

%68 - 25,8km


Burdin Bidea


Download file: 1_Burdin_Bidea.gpx

XCren ibilbide luzea ibilbide gogorra da, % 10etik gorako maldak dituzten hainbat igoera eta zailtasun ertaineko bidexkafranko aurkituko dituzu bide honetan. Lesaka hego, ipareta mendebaldetik inguratzen dutenmendiak zeharkatuko ditugu bidean; izan ere, haran handi bat osatzen dute mendi hauek, eta haren barruan dago herria.

Ibilbidea Frain mendira igoz hasten da.Gailurrera iritsi baino lehen beheranzko bidea hartu behar da, Igantzialdera joateko. Fraingo gailurra bisitatzea hagitz gomendagarria da, baina markatutako bidetik kanpo dago. Igantzitik hasten da ibilbidearen igoera nagusia, Bidangora doan mendilerroa zeharkatuz, inguruaren ikuspegi bikainaz gozatuz etamalda hagitz gogorrekin.

Beheranzko bidean Burnaizegiko lepotik Domiko urtegira jaisten da lehenik, eta San Anton urtegira gero, bidexka polit batzuetan zehar. “Mortirolo” malda gogorra igo ondoren Irasmendiko-bidexkatara iristen da; handik Alkaiagara jotzen du bideak, Bidasoa ibaiaren ingurura jaitsiz. Lesakara itzuleran, igoera eta jaitsiera interesgarri pare bat geratzen dira oraindik, edozein txirrindularirentzako erronka polita den ibilbidea osatu ahal izateko. Ausartuko ahal zara?

Oharrak

  • Oso gomendagarria da track-ak GPSan eramatea. Zonalde urrunetan galtzea erraza da.
  • Ibilbide guztietan ur nahikoa eramatea beharrezkoa da, udan batez ere.
  • Kaskoa erabiltzea derrigorrezkoa da, eta babesgarriak erabiltzea gomendagarria.
  • Gidatze ez bortitza praktikatu lurraren higadura eta erosioa ekiditeko.
  • Bakarrik baldin bazoaz, eginen duzun ibilbidearen berri eman norbaiti.

Elkarbizitza

  • Bideak oinezko zein zaldizkoekin konpartitzen dira. Pasatzen utzi behar dituzu beti, haiek daukate lehentasuna.
  • Abereen bidea erraztu beti ibilbide guztietan.
  • Abereentzako itxitura topatzen baduzu, hau igaro ondoren zegoen bezala utzi behar duzu.
  • Ibilbidetik aldentzea saihestueta jabedun lursailetan ez sartu.
  • Ingurumena errespetatu, eta hondakinik ez bota. Ez oihukatu eta animaliak ez molestatu.