Zailtasuna

Gorria

Denbora

5 ordu

Distantzia

36km

Desnibela

1500m


Bidexka

%27 - 9,6km

Errepidea

%9 - 3,2km

Mendibidea

%64 - 23,2km


Burnaizegi


Download file: 3a_Burnaizegi.gpx

Enduro ibilbidearen 3A alternatiba bidearen hedapen bat da, Bianditz mendiaren magalera iristeko. Inguru horrek bista ikusgarriak ditu, inguruko haranak ikus ditzakegu, mendebaldeko Pirinioak eta, egun oskarbietan, baita itsasoa ere.

Hortik ateratzen den bidea fisikoki gogorragoa da, 400 metroko desnibela gehitzen bait dizkio ibilbideari, baina ahaleginak merezi bai bertako bistengatik, baita Domikoko urtegira doazen bidexkatatik jaisteagatik. Amaitzeko, bidaxka polit batek urtegia eramaten du bidea, gero presatik gertu igarotzen den ibilbide nagusiarekin berrirobat egiteko. Oro har, fisikoki oso ibilbide exigentea da, baina benetan erakargarria.

Oharrak

  • Oso gomendagarria da track-ak GPSan eramatea. Zonalde urrunetan galtzea erraza da.
  • Ibilbide guztietan ur nahikoa eramatea beharrezkoa da, udan batez ere.
  • Kaskoa erabiltzea derrigorrezkoa da, eta babesgarriak erabiltzea gomendagarria.
  • Gidatze ez bortitza praktikatu lurraren higadura eta erosioa ekiditeko.
  • Bakarrik baldin bazoaz, eginen duzun ibilbidearen berri eman norbaiti.

Elkarbizitza

  • Bideak oinezko zein zaldizkoekin konpartitzen dira. Pasatzen utzi behar dituzu beti, haiek daukate lehentasuna.
  • Abereen bidea erraztu beti ibilbide guztietan.
  • Abereentzako itxitura topatzen baduzu, hau igaro ondoren zegoen bezala utzi behar duzu.
  • Ibilbidetik aldentzea saihestueta jabedun lursailetan ez sartu.
  • Ingurumena errespetatu, eta hondakinik ez bota. Ez oihukatu eta animaliak ez molestatu.