Zailtasuna

Beltza

Denbora

3h 30min

Distantzia

28,8km

Desnibela

1090m


Bidexka

%25 - 7,3km

Errepidea

%11 - 3,2km

Mendibidea

%64 - 18,3km


Enduro


MTB Enduroaren oinarrizko ibilbideak zailtasun maila ertaineko Lesakako bidexkarik onenak zeharkatzen ditu. Ibilbideak orohar zailtasun maila beltza du, desnibel handia duelako, baina ez du jaitsiera zailegirik.

Urraba errekatik Agina gainera igoz hasten da, han Oiartzunera doan errepidea zeharkatu,eta bidezidorrak eta bideak txandatuz jarraitzen du Zalainzokora doan jaitsiera ikusgarriraino, Bidasoa ibaiaren ondoan amaitzen da jaitsiera hau. Alkaiagatik ibilbidea Amargun mendira itzultzen da Ugaburuko jaitsiera azkarrarekin amaitzeko.

Oharrak

  • Oso gomendagarria da track-ak GPSan eramatea. Zonalde urrunetan galtzea erraza da.
  • Ibilbide guztietan ur nahikoa eramatea beharrezkoa da, udan batez ere.
  • Kaskoa erabiltzea derrigorrezkoa da, eta babesgarriak erabiltzea gomendagarria.
  • Gidatze ez bortitza praktikatu lurraren higadura eta erosioa ekiditeko.
  • Bakarrik baldin bazoaz, eginen duzun ibilbidearen berri eman norbaiti.

Elkarbizitza

  • Bideak oinezko zein zaldizkoekin konpartitzen dira. Pasatzen utzi behar dituzu beti, haiek daukate lehentasuna.
  • Abereen bidea erraztu beti ibilbide guztietan.
  • Abereentzako itxitura topatzen baduzu, hau igaro ondoren zegoen bezala utzi behar duzu.
  • Ibilbidetik aldentzea saihestueta jabedun lursailetan ez sartu.
  • Ingurumena errespetatu, eta hondakinik ez bota. Ez oihukatu eta animaliak ez molestatu.