Zailtasuna

Gorria

Denbora

3-4 ordu

Distantzia

26,7km

Desnibela

1050m


Bidexka

%29 - 7,7km

Errepidea

%12 - 3,2km

Mendibidea

%59 - 15km


Ikatz Bidea


Ibilbide hau 1. ibilbidea baino motzagoa eta errazagoa da, baina kontuz: Lesakako mendietan kilometro bakoitza borrokatu behar da. Maldak ia beti handiak izaten bait dira, eta mendian zehar egiten den edozein itzulikagudo pilatzen du desnibel handi xamarra. Horregatik, ibilbidearen luzera eta zailtasun teknikoa handiak ez badira ere, desnibel handia dagoenez, ibilbidearen zailtasuna, oro har, gorria da, beraz esperientzia apur bat duten erabiltzaileentzat bakarrik da gomendagarria.

Lesakatik mendebalderantz abiatzen da ibilbidea, Oiartzunera doan errepidetik. Lehen bihurgunean, Urraba errekaren bazterretik mendi aldera igotzen den baso-pistan zehar haran osoa zeharkatzen du; Pagolleta inguruan 1. ibilbidearekin bat egin arte. Ibilbidearen punturik altuena Bidangoko kaskoan dago, handik Domiko urtegira jaisten da. Han, 1.ibilbidea utzi eta Aginatik igarota laburtzen da bidea, San Anton urtegira jaistea saihestuz.

NA-2000 errepidea zeharkatu ondoren, ibilbidea ekialderantz doa, eta pista-zatiak eta bidexkak txandakatzen dira Amargungo leporaino. Han, berriz 1. ibilbidea utzi eta Ugaburuko jaitsiera azkarretik behera bidea laburtuko dugu, bi bidezidor ikusgarrirekin. Jaitsiera Oiartzungo errepidean amaitzen da, zirkulua itxi eta hasierako ibilbide beretik Lesakaraino itzuliz.

Oharrak

  • Oso gomendagarria da track-ak GPSan eramatea. Zonalde urrunetan galtzea erraza da.
  • Ibilbide guztietan ur nahikoa eramatea beharrezkoa da, udan batez ere.
  • Kaskoa erabiltzea derrigorrezkoa da, eta babesgarriak erabiltzea gomendagarria.
  • Gidatze ez bortitza praktikatu lurraren higadura eta erosioa ekiditeko.
  • Bakarrik baldin bazoaz, eginen duzun ibilbidearen berri eman norbaiti.

Elkarbizitza

  • Bideak oinezko zein zaldizkoekin konpartitzen dira. Pasatzen utzi behar dituzu beti, haiek daukate lehentasuna.
  • Abereen bidea erraztu beti ibilbide guztietan.
  • Abereentzako itxitura topatzen baduzu, hau igaro ondoren zegoen bezala utzi behar duzu.
  • Ibilbidetik aldentzea saihestueta jabedun lursailetan ez sartu.
  • Ingurumena errespetatu, eta hondakinik ez bota. Ez oihukatu eta animaliak ez molestatu.